English Square, pertsona natibo zein Ingeles hiztunak diren lurraldeetan ikasi, bizi eta lan egin duten pertsonez osatua dago. Esperientzia eta freskotasuna uztartuz, berrikuntzak sortu eta eskeintzeko prest dagoen lan taldea sortu dugu. Ikaslearen behar zein arazoak bideratzeko gaitasuna duen taldea da. Honela, akademiaren filosofiari jarraiki, ikaslea bera zein bere helburuak bilakatzen dira, akademia honen erdigunea.
Honen buru Geroa Galarraga da. 10urte irakaskuntzan eman ondoren, eta lan esperientzian oinarrituz, ikasleak integralki hornitzeko proiektu bat sortu du.
Gaztea izanik, esperientzia handiko pertsona da. 4 urte Londresko enpresa bateko departamendu ezberdinetan lan egin ondoren, Euskal Herriko hizkuntza akademia onenetan lan egin du. Bertan, hizkuntza irakasteko ikastaroak hartu dituelarik. Azken urteetan bere kabuz egin du lan, eta toki ezberdinetan lan egiteak eman dion aberastasunari esker, hezkuntzan ere lan egiten du. Egun, Aizarnazabalgo ikastolako ingeleseko departamenduko aholkularitzan dihardu.
Sokagin Kalea 12 - 20820 Deba (Gipuzkoa)
648 268 206
info@english-square.net